Xedea
Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea S.A. interes handiko ekitaldiak eta kalitate handiko jarduera kulturalak egiteko kongresu jauregia eta auditorioa da, eta ondorengo helburuak dituen tresna gisa erabiltzen da:
Donostiaren eta Gipuzkoaren aberastasuna eta irudia indartzea, inguruari ekonomikoki eta ezagutza aldetik balio erantsia emango dioten pertsonak erakartzeko jarduerak sortuz.
Bere baitan ekitaldiak hartzea eta sustatzea, hiritar guztien hurbilketa eta gozamena suspertuz.Pertsonak eta eraikin deigarria hartzen ditu oinarri, eta tartean dauden beste erakunde eta instituzio batzuekin lankidetzan aritzen da, betiere, enpresa eraginkortasunerako irizpideak eta gizarte erantzukizun korporatiboa erabiliz.
Ikusmira
Estatuan erreferentzia bihurtu den kongresu jauregia eta auditorioa da, bere kudeaketa bikaintasunagatik eta izaera berritzaileagatik. Bertako langileen garapen profesionalarekiko konpromisoa du, biltzarren merkatuko liderra da eta presentzia du nazioartean. Lurraldean sustatzaile kultural erreferentzia eta topagune aintzatetsia da. Gipuzkoako biztanleek bere ekarpen ekonomikoagatik, ezagutzaren ekonomiari ematen dion zerbitzuagatik eta gizartearekiko duen konpromisoagatik aintzatesten eta baloratzen dute elkargunea.
Balioak
- Bezeroarenganako orientazioa.
- Berrikuntza.
- Eraginkortasuna.
- Taldeko lana.
- Berdintasuna.
- Lidergoa.
- Ingurumenarekiko errespetua
- Erantzukizuna.