Arkitektoa
José Rafael Moneo Vallés Tuteran (Nafarroa) jaio zen 1937. urtean. Madrilgo Arkitektura Goi-Eskola Teknikoan ikasi zuen eta 1961ean lortu zuen titulua. 1958tik 1961era, Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitekto nafarrarekin lan egin zuen oraindik ikaslea zela Madrilen.
1963an Erromako Espainiar Akademiak beka bat eman zion, eta bertan geratu zen 1965era arte. Espainiara bueltatu zenean, Madrilen hasi zen lanean eta maisu bezala Madrilgo Arkitektura Eskolan (1966-1970). 1970an Bartzelonako Arkitektura Eskolan Konposizio Elementuen katedra lortu zuen eta bertan 1980ra arte irakasle lanetan aritu zen. 1980. urtean berriro ere Madrilgo Eskolara itzuli zen arte, oraingoan Konposizio Katedraren ardura hartzeko 1985era arte. 1985ean Harvard Unibertsitateko Graduate School of Designeko dekano izendatu zuten.
Nazioarteko sari ugari jaso ditu, horien artean Arkitekturako “Oscar saria” deritzona Printzker Saria 1996an. Gainera Nazioarteko Arkitekto Elkargoaren Saria (1996), Espainiako Gobernuko Arte Ederren Urrezko Domina eta Vianako Printzea Saria ere jaso ditu. Kursaala da sari gehien jaso dituen obra. 2001ean Europar Batasunak ematen zuen Mies van der Rohe Arkitektura saria eskuratu zuen.