Enbaxadore 2021
Enbaxadore programak 9 enbaxadore berri izendatu ditu
Kursaalek eta Donostia Turismo & Convention Bureauk sustatutako programa
Donostia San Sebastián Turismoak eta Kursaalek Enbaxadore programa aintzatesteko ekitaldiari ekingo diote berriro, eta aurten bederatzi profesional izendatu dituzte Donostiako enbaxadore berri. Programa honek aurten ere gure helmugan bileren turismoa babestu eta sustatu nahi du.
Ekitaldia Miramar Jauregian egin zen, eta enbaxadore berriek ez ezik, Eneko Goia Donostiako alkate eta Donostia Turismoko presidenteak, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusi eta Kursaal Zentroko presidenteak, Isabel Aguirrezabala Donostia Turismoko zuzendari gerenteak eta Iker Goikoetxea Kursaaleko zuzendari gerenteak ere parte hartu zuten.
Enbaxadore programa 2012an sortu zen, hirian 450 ordezkari baino gehiago (estatuko hitzorduen kasuan) eta 200 parte-hartzaile baino gehiagoren (nazioarteko foroen kasuan) bilerak, ekitaldiak edo kongresuak antolatu dituzten profesionalak bereizteko.
“Enbaxadore” berriak gehituta, 67 profesionalek osatzen dute 2012an sortutako elkarte prestigiotsua.
Kongresu-jardueraren eragina Donostian eta Gipuzkoan
San Sebastian Turismo & Convention Bureauk eta Kursaalek sustatutako programa honen helburua Donostia estatuko eta nazioarteko ekitaldi garrantzitsuen egoitza bihurtu duten pertsonen lana goraipatzea da, horrela helmugaren zabalkundea eta sustapena erraztuz.
Kursaalek eta San Sebastián Turismo & Convention Bureauk nabarmendu nahi duten ahalegina da hautagaitza bat aurkeztea eta kongresu bat antolatzeaz arduratzea; izan ere, interesik gabeko lan horretatik ondorio garrantzitsua eratortzen da, bai maila ekonomikoan, bai gure inguruko ezagutzaren sortzaile eta hedatzaile gisa.
Kongresuak dira hazteko potentzial handiena duen segmentua eta kuantitatiboki balio handia ematen duen jarduera, lurraldearen dinamizatzaile ekonomikoa. 2017an 111 ekitaldi egin dira hirian bileren turismoarekin lotuta (kongresuak, jardunaldiak, konbentzioak). Egindako kongresuen % 54,1 nazioartekoak izan dira eta % 45,9 nazionalak; eta inpaktu ekonomiko zenbatetsia 36.956.500 €-koa da (gaualdien kopurua biltzarkide bakoitzeko 350 €-ko batez besteko gastuaren arabera).
Enbaxadore berriak
Antonio Alegre Millán | LVI SIMPOSIO CIENTÍFICO DE AVICULTURA 2019 | Grupo AN |
Elena Moreno | CHANGE THE CHANGE – INTERNATIONAL CONFERENCE ON CLIMATE CHANGE 2019 | Ihobe – Gobierno Vasco |
Iñaki Gutiérrez Ibarluzea | INTERNATIONAL CONFERENCE ON INTEGRATED CARE (ICIC) 2019 | BIOEF |
Ander Urrutikoetxea | SIMPOSIO INTERNACIONAL DEL GRUPO ESPAÑOL DE INVESTIGACIÓN EN CANCER DE MAMA (GEICAM) | Onkologikoa |
Isabel Álvarez López | SIMPOSIO INTERNACIONAL DEL GRUPO ESPAÑOL DE INVESTIGACIÓN EN CANCER DE MAMA (GEICAM) | Donostialdea OSI |
Garikoitz Aristegi | INTERNATIONAL SOSORT MEETING 2022 | Scoliosis & Posture Center |
Gema Varona Martínez | 17TH INTERNATIONAL SYMPOSIUM OF THE WORLD SOCIETY OF VICTIMOLOGY 2022 | Instituto Vasco de Criminología – IVAC/KREI |
José Luis de la Cuesta | 17TH INTERNATIONAL SYMPOSIUM OF THE WORLD SOCIETY OF VICTIMOLOGY 2022 | Instituto Vasco de Criminología – IVAC/KREI |
Alejandro Müller | XVII SIMPOSIO LATINOAMERICANO DE POLÍMEROS (SLAP) 2022 | POLYMAT: Molecular and Supramolecular Materials Laboratories |