Enbaxadore 2017
Enbaxadore Programak 10 enbaxadore berri izendatu ditu
Hamar profesional Donostiako enbaxadore izendatu dira Donostia Turismo & Convention Bureauk eta Kursaalek sustatutako Enbaxadore Programaren baitan. Programa honen helburua da, hirian egiten diren bilerei lotutako turismoa babestea eta bultzatzea.
Ekitaldia Ni Neu jatetxean egin berri da gaur, urriak 24, 20:00etan, eta “Enbaxadore” berriez gain, Eneko Goia – Donostia Turismo & Convention Bureauko presidentea eta Donostiako alkateak; Iker Goikoetxea, Kursaaleko zuzendariak; Manu Narvaez, Donostia Turismo & Convention Bureauko zuzendariak eta Manuel Carreiras, BCBLko zuzendariak (Basque Center on Cognition, Brain and Language) parte hartu dute.
Enbaxadore programa 2012an sortu zen hirian ekitaldi edo kongresuak antolatu dituzten profesionalak nabarmentzeko. Estatu mailakoak direnean, 450 pertsonatik gorakoak izan behar dira, eta nazioartekoak badira, 200 pertsonatik gorakoak.
“Enbaxadore” berriak gehituta, 48 profesionalek osatzen dute 2012an sortutako elkarte prestigiotsua.
Biltzarren eragina Gipuzkoan
Kursaalek eta Donostia Turismo & Convention Bureauk sustatutako programa honen xedea da Estatuko zein nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak Donostiara eta Gipuzkoara ekartzea, eta kongresuak antolatzen dituzten pertsonen lana aintzatestea. Hautagaitza aurkezteak eta biltzar bat antolatzeko ardura hartzeak eskatzen duen ahalegina nabarmendu nahi dute Kursaalek eta Donostia Turismo & Convention Bureauk, izan ere, lan desinteresatu honek eragin handia du; bai ekonomian bai gure ingurunean jakintza sortu eta zabaltzeari dagokionez.
Biltzarrek hazkunderako indar handiena duen segmentua osatzen dute; kuantitatiboki lurraldeko baliabide ekonomikoak dinamizatzen dituen ekintza da. 2016ean 147 bilera antolatu dira hirian (kongresuak, jardunaldiak, batzarrak…), %46,2 nazioartekoak izan dira, eta 38.700.000 euro inguruko inpaktu ekonomikoa izan zuen (ostatu gauak bider partehartzaileen batez besteko gastua (350 €)).
Biltzarren jarduera lurraldearen apustu estrategiko bat da, jakintzaren ekonomia bultzatzen duen jarduera bat. Estatu mailan, Gipuzkoa eta Donostia posizio bikainean daude sektorean: Kursaal APCEren (Espainiako Biltzar Jauregien Elkartea) biltzar jauregien sailkapeneko 4. postuan egon zen 2010. urtean, hiriaren edertasunari, gastronomiari eta giza kapitalari esker.
Enbaxadore berriak
José I. Martínez Renobales | Congreso SETLA | Policlínica Gipuzkoa |
María José Etxeberria Itziar |
Jornadas de Enfermería en Cirugía Ortopédica y Traumatología | Hospital Donostia |
F.J. Eizaguirre |
Congreso de la Sociedad Española de Gastroenterología, Hepatología y Nutrición Pediátrica | Hospital Donostia |
Angel Borja |
European System Services Partnership Conference | AZTI |
José María Pitarke y Teófilo Rojo |
Graphene Week | CIC Nanogune eta CIC Energigune |
Jorge Soto |
GECIDOC (Grupo Español de Dermatología Quirúrgica, Láser y Oncología Cutánea de la AEDV) | Policlínica Gipuzkoa |
Jenaro Guisasola |
GIREP-MPTL | UPV |
Estitxu Jimenes e Idioa Marcellan |
Congreso Internacional de Arte, Ilustración y Cultura Visual en Educación Infantil | UPV |