Enbaxadore 2015
Zortzi profesional Donostiaren eta Gipuzkoaren enbaxadore izendatu zituzten atzo, Donostia Turismo & Convention Bureauk eta Kursaalek sustatutako Enbaxadore Programaren baitan. Programa honen helburua hemen egiten diren bilerei lotutako turismoa babestea eta bultzatzea da.
Honako hauek dira 2012an sortutako “elkarte” ospetsua osatzen duten 36 profesionalen zerrendan gehituko diren zortzi enbaxadore berriak: Daniel Zulaika, HIESaren aurkako EAEko Planaren koordinatzailea (HIESari buruzko Biltzar Nazionala lortu du 2015eko maiatzerako); Xabier Benegas eta Rafael Benegas, lehenengoa EAEko Podologoen Elkargoko presidentea (Podologiako Biltzar Nazionala lortu dute 2016ko ekainerako); Alejandro Toral eta José Antonio Navarro, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Haurren Alergologia Unitatekoak (Espainiako Alergologiaren eta Immunologia Klinikoaren Elkartearen Biltzarra 2016ko urrian hemen egitea lortu dute); Nina Camborda Coll, odontologoa (Endodontziaren Espainiako Elkartearen Biltzar Nazionala ekarriko du 2016ko urrian); Juan Carlos Garmendia, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Urologia Zerbitzuko laguntzailea (Neurourologiako eta Uroginekologiako Sozietate Iberoamerikarraren Nazioarteko Biltzarra 2014ko irailean Donostian egitea lortu zuen) eta Alberto Hernández Fernández, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Bizkarrezurreko kirurgialaria (2017ko ekainean Donostiara ekarriko du Bizkarrezurreko Gaixotasunak Aztertzeko Elkartearen Biltzar Nazionala).
Alkatea, diputatua eta Pedro Miguel EcheniqueIzendapenak entregatzeko ekitaldia Gipuzkoako foru diputatuak eta Donostiako alkateak zuzendu zuten. Bertan izan ziren aurreko edizioetan izendatutako hogeita hamar bat enbaxadore, eta ongietorria egiteko hitzaldi labur bat eman zuen Pedro Miguel Echenique ohorezko enbaxadoreak. Ekitaldian parte hartu zuten programa hau sustatzen duten Donostia Turismo & Convention Bureau eta Kursaal erakundeen zuzendariek ere, Manu Narváezek eta Iker Goikoetxeak.
Narváezek eta Goikoetxeak ere eskerrak eman zituzten bertaratzeagatik, eta izendatu berriei “esperientzia errepikatzeko edo beste lankide batzuk biltzarrak Donostiara erakartzeko erronkarekin bat egitera animatzeko” deia egin zieten.Enbaxadore berriak:Juan Carlos Garmendia Larrea – Congreso Internacional de Sociedad Iberoamericana de Neurourología y Uroginecología (SINUG)
Daniel Zulaika Aristi – Congreso Nacional sobre el SIDA (SEISIDA)
Xabier Benegas Rekondo – Congreso Nacional de Podología
Rafael Benegas Rekondo – Congreso Nacional de Podología
Alejandro Foral Badas – Congreso de la Sdad. Española de Alergología e Inmunología Clínica (SEAIC)
José Antonio Navarro Echeverría – Congreso de la Sdad. Española de Alergología e Inmunología Clínica (SEAIC)
Nina Camborda Coll – Congreso Nacional de la Asociación Española de Endodoncia (AEDE)
Alberto Hernández Fernández – Congreso Nacional del GEER (Sociedad para el Estudio de las Enfermedades del Raquis)