Enbaxadore 2012
Donostia Enbaxadore programako lehenengo 29 enbaxadorek gaur jasoko dute egiaztagiria. Donostia Enbaxadore programak medikuntza, zientzia, teknologia eta unibertsitate alorretan diharduten profesionalek kongresu baten antolakuntza beraien gain hartzen dutenean egindako ahalegina publikoki eta gipuzkoarren aurrean esker on sinbolikoa izan nahi du.
Kursaalek eta Donostia-San Sebastián Turismo & Convention Bureauk, martxan jarritako programaren sortzaileak, gaur 29 bereizgarri emango dizkiete Donostia eta Gipuzkoa estatu mailako eta nazioarteko ekitaldi garrantzitsuenen egoitza bihurtu dutenei, eta horrela helmugaren zabalkundeari eta promozioari lagunduz.
Hautagaitza aurkeztu eta kongresu baten antolakuntza beraien gain hartzen dutenean egindako ahalegina azpimarratu nahi dute Kursaalek eta Convention Bureauk. Izan ere, beraiek egindako lanak onura ugari baitakarkio gure gizarteari, bai ekonomian, baita ezagutza sortu eta hedatzeko zereginean ere.
Pedro Miguel Etxenike, sorreratik ohorezko enbaxadorea
Programako edizio honetan Pedro Miguel Etxenike lehenengo ohorezko enbaxadorea izendatu zuten. Etxenike Principe de Asturias Saria da.