Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.
Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea
Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.
Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.
Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.
Informazioaren Barne Sistema Erabiltzeko Arauen xedea da 2/2023 Legean, otsailaren 20koan, arau-urraketei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoan, ezarritakoaren arabera, 3/2018 Lege Organikoan, abenduaren 5ekoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoan, eta aplikatzekoak diren beste edozein arauren arabera, 2/2023 LEGEAREN 2. artikuluan jasotako gaien aurkako edozein jarduera-motari buruzko susmo eta/edo gertakari isilpean jakinarazteko eta ondoren izapidetzeko prozedura ezartzea, baldin eta KURSAAL-KURSAAL ELKARGUNEA, S.A.n detektatzen badira.
INFORMAZIOAREN BARNE-SISTEMA ERABILTZEKO ARAUAK dokumentua deskargatu
Salaketen kanala
Salaketa-kanala sektore pribatuan edo publikoan lan egiten duten eta lan-testuinguru edo testuinguru profesional batean arau-hausteei buruzko informazioa lortu duten informatzaileen eskura jartzen da, otsailaren 20ko 2/2023 Legeak, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoak, 3. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Sartu kanalean: https://whistleblowersoftware.com/secure/kursaal