Deskargatu eta ezagutu xehetasunez KOSK-tik eskaintzen ditugun menuak.
+20
URTEKO
ESPERIENTZIA
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.
Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea
Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.
Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.
Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.
Gastronomia da Donostia hiriak duen erakargarritasun nagusietako bat eta zure ekitaldira bertaratzen diren guztiek, gastronomia horretaz gozatzea nahi dugu.
Nortasuna eta asmamena uztartzen dira KOSK-en. Gure nahia Kursaaleko kongresu eta ekitaldietara bertaratzen direnentzat proposamen gastronomiko berezi bat eskaintzea da, gure kultura ezagutzera gonbidatzen duena. Lurraldeko errezeta berrasmatuak, non tokiko eta kalitatezko produktua diren protagonista nagusiak.
Gure proposamen guztia Kursaaleko sukaldeetatik irteten da, osagaien freskotasuna eta hurrentasuna bermatuz.
Kursaaleko gastronomiaren arduradun da IXO taldea, goi-mailako gastronomian espezializatutako euskal enpresa-taldea. Bixente Arrieta eta Andoni Luis Aduriz sukaldaria buru izanik, bi Michelin izar ditu eta nazioartean da ezaguna.
Moldatzeko gaitasun handia duen talde bizia, Kursaaleko sukaldaritza proposamenean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duena, antolatzailearen aldamenean egonez prozesu osoan zehar, kasu bakoitzeko beharretara eta bisitarien profilera ondoen egokitzen den zerbitzua aukeratzen lagunduz.
Koskekin dena da posible aukera gastronomikoei dagokienean: etenaldi baterako kafe osasungarri batez gozatzea, Eusko-Label ziurtagiria duen koktel bat izatea, foyerrean itsasora begira dagoen gala-afari bat antolatzea edo Donostiako pintxo-barretan inspiratutako mokadu proposamena batez disfrutatzea, besteak beste.
Arintasunez eta maisutasunez aritzen gara edozein motatako zerbitzutan, 50 lagunentzako gosaritik hasi eta 1800erako afari batera arte. Hori guztia, bisitarien elikadura-murrizketei, kultura- eta erlijio-aniztasunari eta bizimodu berriei egokituz.
URTEKO
ESPERIENTZIA
ARTE
AFARIAK
Ingurumenarekiko eta gizartearekiko kontzientziak bere biziko garrantzia du guretzat.
Gure instalazioak eko-eraginkorrak dira, energiaren eta ur-kontsumoaren ingurumen- inpaktua murriztuz. Gainera, hurbileko produktuak lehenesten ditugu, karbono-aztarna gutxituz, eta sasoiko produktuak eta ohitura osasungarriak sustatuz.
Erabilera bakarreko elementuak saihesten saiatzen gara, baina haietara jo behar badugu, aukera biodegradagarriak bilatzen ditugu. Elikagaien erabilera zorrotz kontrolatzen dugu, xahutzea saihesteko eta aprobetxamendua maximizatzeko.
Hala ere soberakinik badago, barnetik eta kanpotik birbanatzen saiatzen gara, irabazi-asmorik gabeko elkarteen bidez. Hondakinak ere modu selektiboan bereizten ditugu.
Gizarte-mailan, genero-berdintasunaren aldeko apustua egiteaz gain, ongizate-testuinguruak sortzen ditugu gure lantaldeko kideentzat, kontziliazioa eta etengabeko prestakuntza bultzatuz.