Ekitaldietarako zerbitzuak
Sukaldaritza eta catering zerbitzua da Kursaal bereizten duen eskaintzetako bat. Andoni Luis Aduriz sukaldari buruaren ardurapean dago bertako taldea, bi Michelin izar dituen sukaldariaren esperientzia eta ageriko sormena izanik bere arrakastaren bermerik behinena.
Goren mailako kalitatea eskainiz, Kursaalean guztia da posible sukaldaritzari dagokionean: jatetxeko kartako bazkariak, coffee-break bereziak, 1.500 mahaikiderentzako oturuntzak, 1.800 lagunentzako koktelak edo taldeentzat antolatutako pintxo tailerrak edo berrikuntza tailerrak.
Sukaldaritza erakargarritasun turistiko garrantzitsuenetakoa den Donostia bezalako hiri batean, Adurizen lan taldeak edozein esparru edo formatutan, gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatzen da, bai kongresu batetako gosaria, produktu baten aurkezpeneko koktela edo enpresa batetako biltzar nagusiaren bukaeran egiten den afaria prestatzeko orduan.
Kongresu jauregiko cateringari dagokionez, Adurizen taldeak, normalean 1.200 eta 1.400 mahaikiderentzako banketeak edo 1.800 pertsonentzako koktelak eskaintzen ditu, betiere, nazioartean ezaguna den sukaldari honen kalitatea eta ospea galdu gabe. Andoni Luis Adurizek estilo berezia du, pertsona, memento eta ekitaldi desberdinetara moldatzen dakiena. Berak eskaintzen duen berritutako euskal sukaldaritzaren bereizgarri nagusiak produktua eta zaporea dira.