Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.
Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea
Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.
Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.
Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.
Kongresu Jauregiak bi kanpo terraza ireki ditu, itsasora begira eta Urumea ibaiaren bokalaren ondoan, egunez edo gauez kultur jarduerak, kontzertuak, produktu aurkezpenak, erakusketak, cocktailak edo beste edozein ekitaldi berezi garatzeko.
> 5.000m2ko azalera duten kanpo terrazak
> Itsasoari begira