Sarrerak erosteko baldintza orokorrak
Orri honetan, KURSAALen webguneko eduki eta zerbitzuei aplikatzen zaizkien sarrerak erosteko baldintza orokorrak irakur daitezke. Webgunean sartzeak berekin dakar baldintzak onartzea.
KURSAALen kontratazio-baldintza orokorrak ageri dira jarraian, eta erosketa orori aplikatzen zaizkio, baldintzak www.kursaal.eus webgunean argitaratuta dauden bitartean. KURSAALek beretzat gordeko du kontratu-eskaintza edonoiz aldatzeko eskubidea, nahiz eta aldaketa horiek ez zaizkien aplikatuko lehendik egindako kontratazioei. Kontratu-eskaintza baldintza orokorrek eta produktuen zerrendak osatzen dute.
KURSAALen identifikazioa eta jarduera
Sozietatearen izena: CENTRO KURSAAL – KURSAAL ELKARGUNEA, S.A.
IFK: A20501185
Sozietatearen helbidea: Zurriola hiribidea, 1
Telefono-zenbakia: 943 003 000
Helbide elektronikoa: kursaal.@kursaal.eus
1994/09/14an Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan jasoa, 9292 orria, 150. folioa, 1472 liburukia, 1. inskripzioa. Aurrerantzean, KURSAAL.
Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea, S.A. biltzar-jauregia eta auditorioa da, eta, bertan, interes handiko ekitaldiak eta kalitate goreneko kultur jarduerak antolatzen dira.
Atari honen bidez eskura daitezkeen zerbitzuak EZ daude handizkako enpresei, banatzaileei, erosketa-zentralei, azalera handiei eta bitartekari profesionalei zuzenduta.
Baldintzak onartzea
Webgune honetan sartzen bada eta hura erabiltzen badu, erabiltzaileak baldintza orokorrak onartzen dituela ulertuko da.
Ez da ezer ordaindu behar www.kursaal.eus helbidearen bidez atarian sartzeko, ezta harpidetu edo erregistratu beharrik ere hura ikusteko.
Erabiltzaile zaren heinean, aitortzen duzu adinez nagusia zarela eta gaitasun juridiko nahikoa duzula baldintza orokor hauen pean geratzeko eta, hala badagokio, www.kursaal.eus webgunean zerbitzu, produktu edo sarrerak online erabili, kontratatu edo erosteko. . Erabiltzaileak berariaz eta salbuespenik gabe onartzen du bere ardurapean atzitu eta erabiliko dituela ataria, zerbitzuak eta zerbitzu horietako edukia.
Unean-unean aplikatu beharreko legeak eta baldintzak aldatu egin litezke; hortaz, komeni da webgunean sartzen zaren bakoitzean haiek irakurtzea, baita gure pribatutasun-politika ere.
Atariko edukia
Atariaren erabiltzaileak badaki eta onartzen du, atarian sartzeagatik bakarrik, produktu edo zerbitzuei buruzko datu eta xehetasunak eta atarian dauden bestelako datu eta xehetasunak informatzeko baino ez direla agertzen bertan, erabiltzailearentzako aurretiko informazio gisa, eta balitekeela akatsak izatea, zehatzak ez izatea edo eguneratuta ez egotea. KURSAALek eskura dituen baliabide guztiak eskainiko ditu atarian agertzen diren datuak zuzenak izan daitezen.
KURSAALek eskubidea izango du atariaren konfigurazioa eta bertan ageri diren zerbitzu eta edukiak edonoiz eta aurrez jakinarazi gabe aldatzeko, aldi baterako edo behin betiko haiek ezabatzeko, mugatzeko eta eteteko, eta inor haietara ez sartzeko.
Jabetza intelektualeko eskubideak
Webgunean ageri diren era guztietako irudi, marka, izen komertzial edo bereizgarri guztiak KURSAALenak edo hirugarrenenak dira, eta webgunean sartzeak ez dizu eskubiderik ematen irudi, marka, izen komertzial edo bereizgarriak erabiltzeko. Horrez gain, edukiaren jabetza intelektuala KURSAALena edo hirugarrenena da, eta ez zaizkizu lagako haien inguruko ustiapen-eskubideak.
Salmenta-sistema
Erosketa egitean, erabiltzaileak ikuskizuna eta eserlekuak hautatu behar ditu. Gero, hauetako bat aukeratu behar du:
- Erregistratu gabe erostea: Helbide elektroniko bat idatzi behar du erositako sarreretara eramango duen esteka jasotzeko. Helbide elektronikoa idatzi ondoren, Kursaaleko ikuskizunen agenda jaso ala ez onartu ahal izango du, eta nahitaez onartu beharko ditu sarrerak erosteko zehaztapenak eta baldintzak. Ondoren, indarrean dagoen kreditu-txartel baten datuak eskatuko zaizkio, erosketa egiteko, eta, azkenik, mezu elektroniko bat jasoko du, sarrerak deskargatzeko esteka batekin.
- Erregistratzea: Ikuskizuna eta eserlekua hautatu ondoren, datu hauek eskatuko zaizkio: helbide elektronikoa eta pasahitza, ingurune pribatuan sartzeko eta sarrerak deskargatzeko; izen-abizenak; hizkuntza; eta posta-kodea. Datu horiek idatzi ondoren, Kursaaleko ikuskizunen agenda jaso ala ez onartu ahal izango du, eta nahitaez onartu beharko ditu sarrerak erosteko zehaztapenak eta baldintzak eta pribatutasun-politika. Gero, indarrean dagoen kreditu-txartel baten datuak idatzi beharko ditu, erosten jarraitzeko eta erregistratzean egokitu zaion ingurune pribatuan sarrerak jaso ahal izateko.
Aurretik erregistratuta egonez gero, erabiltzaileak ikuskizuna eta eserlekua hautatuko ditu, eta, sarrerak erosteko zehaztapenak eta baldintzak onartu ondoren, indarrean dagoen kreditu-txartel baten datuak idatzi beharko ditu, erosten jarraitzeko eta sarrerak ingurune pribatuan jasotzeko.
KURSAALek erosketa-faktura bidali ahal izango dio, bezeroak hala eskatuz gero.
Eroslearen datuak. Uko egiteko eskubidea
Ikuskizun publikoetarako eta aisialdiko jardueretarako sarreren salmenta erregulatzen duen araudiaren arabera, ez dago uko egiteko eskubiderik. Behin sarrera erosita, ez da aldatuko, eta ez da itzuliko haren zenbatekoa.
Hala ere, iragarritako ikuskizuna edo aisialdiko jarduera funtsean aldatzen bada edo bertan behera geratzen bada, itzuliko da ordaindutakoa, indarreko araudiaren arabera.
Beste arau batzuk
- Erakundeak ez du bermatzen sarrera benetakoa izango denik eta ez du erantzukizunik bere gain hartuko sarrera ez bada offline nahiz online salmenta-puntu ofizialetan erosten.
- Sarrera ukatzeko eskubidea izango du erakundeak: ezin izango da sartu botilekin, latekin, armekin edo objektu arriskutsuekin, eta ez zaie sartzen utziko edari alkoholdunen edo substantzia estupefazienteen eraginpean etortzen direnei.
- Bi figurak bera ez direnean, saltzaileak ez ditu bere gain hartuko erakundeari dagozkion betebeharrak eta erantzukizunak.
- Sarrera hobarituen kasuan, indarrean dagoen agiri ofizial eguneratua aurkeztu beharko da ekitaldiaren egunean.
- Behin ikuskizuna hasita, ezin izango da sartu eremuan, eta ez da dirurik itzuliko.
- 11 urtetik beherakoak ezin dira ikuskizunetara bakarrik sartu. Adingabeek heldu batekin edo 16 urtetik gorako laguntzaile batekin egon behar dute uneoro.
- Erabat debekatuta dago kamerak edo grabatzeko materiala erabiltzea.
- Zaindu sarrera ikuskizunaren egunera arte eta barrutitik irten arte.
Legeria aplikagarria
Espainiako legeriaren pean daude erabilera-baldintza hauek. KURSAAL eta erabiltzailea beren borondatez jarriko dira Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien esanetara erabilera-baldintza hauetako zerbitzuak ematean sor litezkeen eztabaidak konpontzeko.