ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Tugan Sokhiev, zuzendaria
Saimir Pirgu, tenorra
Requiem, H. Berlioz
200dik gora abeslari igoko dira Kursaaleko agertokira Berliozen Hilen Meza Handia eskaintzeko. Obra honek ikaragarrizko dimentsioak ditu, eta, hala, 400 musikarik parte hartu zuten estreinaldian. Berlioz sinestuna ez bazen ere, eta Requiem hau gobernu frantsesaren eskaeraz konposatu zuen arren, bere sorkari bikainetako bat da.