

ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
PROGRAMA BERRIA
“The Great Bean” dantza eta jolasaren arteko nahasketa paregabea da, 20.hamarkadako urte zoroetan arnas hartzen duen ikuskaria; jazzaren agerpena, eta txarlestona edota tap dance-a bezalako dantza estilo berriekin abiarazi ziren Hollywood eta Brodwayko “vodevil”a daude oinarrian. Ed Wubbe koreografoak handikeria eta glamour-a nagusi diren mundura gerturatuko gaitu, baina mundu horren alderik trajiko eta ilunena ere agerian utziz.
“Risonanza” aipatu koreografoaren eta Michiel Borstlap pianistaren arteko elkarlanaren fruitu den pas de deuxa da.
“The Great Bean”
Ed Wubbe, koreografia
Billy Holiday, Duke Ellington, Count Basie, Django Reinhardt, Edvard Grieg, musika
“Risonanza”
Ed Wubbe, koreografia
Michiel Borstlap, musika