Saharari Kantari saharar herriari musikaren bidez laguntzeko kontzertu solidarioa da. Kontzertuan euskal artista talde handi batek parte hartuko du, Saharari eskainitako abestiak interpretatuz. Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Bea Asurmendi, Idoia Asurmendi, Jon Maia, Iker Lauroba eta Postal Kolekzionistak eta Physis versus Nomos taldeen emanaldiak izango ditugu. Halaber, hiru artista sahararren emanaldi berezia izango dugu: Minatu Embarek, Nayat Hossein eta Hayuh Ramsi. Kontzertuak Saharako kultur ondarea babesteko dirua bildu nahi du. Euskal poeta batek esan zuen bezala, poesia etorkizunez betetako arma bat da, eta espero dugu poesiaz betetako kantu hauen oihartzuna hareazko dunetaraino iristea eta saharar herria, berandu baino lehen, bere lurrean libre bizi ahal izatea.
Eragilea
Euskal Fondoa