Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

59 Jazzaldia / Rufus Wainwright

59 Jazzaldia / Rufus Wainwright

Kursaal Auditorioa

uztaila 2024
asteazkena 24, 18:30

facebook  facebook

Rufus Wainwright (ahotsa, pianoa, gitarra) Rufus Wainwright kanadarra figura paregabea da XXI. mendeko musikan. Bere sorkuntzak oso landuak dira, eta zenbaitetan barrokoak nolabait, eta horregatik egon da beti kultuaren eta herrikoiaren, konplexuaren eta errazaren, komertzialaren eta indiearen arteko erdibidean. Rufusek interpretazioan erakusten duen maisutasuna eta bere konposizioetan nabari zaion talentua gaitasun handiz uztartzen ditu eta, hain zuzen ere, horregatik da artista osatu eta moldakor bat, batere konplexurik gabe aitortzen dituena bere eraginak: folka, ganbera poparen, Broadwayko
urrezko aroko musikalak, american songbook, musika klasikoa, eta opera bera ere.

Loudon Wainwright III eta Kate McGarrigle folk abeslarien semea, eta Martha Wainwright abeslariaren anaia, Rufus 6 urterekin pianoa jotzen hasi zen eta 13 urterekin birak egin zituen bere familiarekin. Jaio zenetik artez eta musikaz inguratuta, abeslari, pianista, gitarrista eta konpositore, bere obran eragin liriko nabarmenak sumatzen dira, operatik hasi eta kanta frantseseraino, music-halla eta folka tartean. Bere abestiek maitasunaz, desamodioaz, drogez eta alkoholaz, familiaz… bizitzaz hitz egiten dute. Bere bidean ugariak dira aurkitu dituen eraginak, artistak eta legendak, haien artean Judy Garland, Debbie Harry, Elton John, Leonard Cohen, Neil Young, David Byrne edo Sheryl Crow, Burt Bacharach, Miley Cyrus, Boy George, Joni Mitchell, Pet Shop Boys, Robbie Williams, Billy Joel, Paul Simon, Sting… Hori guztia eta askoz gehiago naturaltasunez batzen du, ia modu organiko batean, Jazzaldiaren 59. edizioan bere ibilbide osoko arrakastak errepasatuz bakarka arituko den jenio honengan.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook