RE-THINK INDUSTRY – RETOS PARA UNA INDUSTRIA COMPETITIVA
Eraldaketa digitalaren, jasangarritasunaren, belaunaldi-erreleboaren eta enpresaren tamaina hazkundearen erronkei buruzko Jardunaldia.
Aldaketa azkarreko mundu honetan, non erresilientzia, malgutasuna, ingurumenarekiko errespetua, pertsonak eta lidergo-gaitasuna arrakastaren giltzarri diren, Gipuzkoako ETEak erronka berriei aurre egiteko egokitu beharra dauka, lehiakorra izaten jarraitzeko helburuarekin.
Eraldaketa digitalari nola aurre egin, ekonomia berdea, ETEen hazkundearen erronka eta belaunaldien arteko jarraipena eta erreleboa dira, besteak beste, aurtengo Gipuzkoako industriaren topaketako gai nagusiak (Rethink Industry aurreko edizioetan).
Inspirazio-hitzaldiz eta mahai-inguruz osatutako programa baten bidez, enpresa batzuk erronka horiei nola aurre egiten ari diren zuzenean ezagutzeak aukera emango die antzeko premiak dituzten beste batzuei azkarrago aurrera egiteko. Ez da teoria; esperientzia da, lurraldeko ETEen eskura dagoena.
Informazio gehiago eta izen-emateak: Industria new – Kongresua