Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

EUSKADIKO ORKESTRA – PROKOFIEV / SCRIABIN

EUSKADIKO ORKESTRA – PROKOFIEV / SCRIABIN

Kursaal Auditorioa

martxoa 2025
osteguna 27, 19:30

facebook  facebook

PREZIOAK / PRECIOS
10€<40€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

Sarrerak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.

San Petersburgoko Stanislav Kochanovsky zuzendaria errusiar musikako espezialista famatuenetako bat da, eta errepertorio hau aukeratu da Euskadiko Orkestrarekin debuta egiteko. Sergei Prokofieven Sinfonia kontzertantea 1952an estreinatu zen. Hasiera batean, biolontxelorako kontzertua izan behar zuen, Mstislav Rostropovitx bakarlariarekin, baina berrikusi egin zen gero, izaera sinfonikoa nabarmentzeko. Bakarlariaren zatiak hasierako zailtasun ikusgarriari eutsi zion, eta Daniel Müller-Schott biolontxelista alemanak hartuko du horren gaineko ardura. New York Timesen arabera, «teknika menderatzen duen interpretatzaile ausart bat da». Bigarren zatian, Kochanovskyk San Petersburgorekin oso lotuta dagoen beste partitura bat landuko du: Alexander Scriabinen 2. Sinfonia. Gaztaroko sorkuntza-lan bat da, baina ondoko beste lan batzuen kolore harmoniko berezia eta sustrai mistikoak iragartzen ditu; adibidez, Suaren poemarenak eta Estasiaren poemarenak. 

Prokofiev: Sinfonía concertante

A. Scriabin: Sinfonía nº2

Stanislav Kochanovsky, zuzendaria / director

Daniel Müller Schott, biolontxeloa / violonchelo

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook