Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Opari Txartela

Opari Txartela

Kursaal Auditorioa

facebook  facebook

Erabilera baldintzak:

  • Opari-txartela Kursaaleko leihatilan edo gure web orrian eros dezakezu.
  • Kursaleek programatutako ikuskizunen sarrerengatik alda daiteke, Zinemaldia, Musika Hamabostaldia, Donostia Kultura, eta Euskadiko Orkestraren ikuskizunetarako izan ezik, bai webgune bidez baita Kursaaleko leihatilan ere.
  • Zenbateko nahi adina ekitalditan erabili ahal izango da, agortu arte.
  • Opari- txartelaren baliozkotasuna urtebetekoa da eskuratze-datatik aurrera.

Nola trukatu opari – txartela:

  • Webgunean:lehenengo erosketa egitean, bezero-kontuarekin identifikatu beharko zara. Konturik ez baduzu, erregistratu egin beharko zara; prozesua oso erraza da, posta elektronikoko helbide bat baino ez da behar. Kontua sortu ondoren opari-txartelaren kodea sartu beharko duzu lotura egiteko; horrela, une oro eskuragarri dagoen saldoa ikusi ahal izango duzu.
  • Kursaaleko leihatilan ere sarrerengatik aldatu ahal izango duzu. Lehenengo erosketan, txartel hori zure bezero-kontuari lotuko zaio. Konturik ez baduzu, une horretan bertan sortu ahal izango da.

Ohiko galderak:

  • Opari txartela inprimatuta eraman behar al dut leihatiletara? Ez, ez da beharrezkoa inprimatuta ekartzea, gailu mugikor batean aurkez dezakezu.
  • Zer gertatzen da erositako produktuaren kostua opari txartelaren balioa baino txikiagoa bada? Soberako saldoa zure bezero-kontuan gordeta geratuko da, eta ondorengo erosketetan erabili ahal izango duzu. Gogoratu txartela erosi eta urtebetera iraungiko dela saldoa.
  • Zer gertatuko da erositako produktuaren kostua opari-txartelaren balioa baino handiagoa bada? Opari-txartelean eskuragarri dagoen saldoa erabili ahal izango da (eta/edo bezeroaren kontuan gordetakoa), eta gainerako zenbatekoa txartel bidez ordaindu ahal izango da, Internet bidezko erosketetan, eta txartelarekin edo eskudiruarekin lehiatilan erosiz gero.

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 00 30 39 telefonora edo bidali mezu bat tickets@kursaal.eus helbidera.