

ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Kubako musikaren izen handienetako bat da Omara Portuondo. “Omara es Cuba – El Último Beso” azken bira handiarekin, mende erdi batean zehar ezagutzera emandako kantuak berriz ere taula gainean aurkeztuko ditu Buena Vista Social Club taldeko divak, Tropicanako erreginak, D’Aida laukoteko ahotsak. Modu intimoan eskainiko ditu kantuok, Roberto Fonseca pianista birtuosoak eta beste hainbat lagunek inguratuta.