ORDU GAZTEA
<30 <30 MIN/3 €
Musika gazteei helarazi nahian, Kursaal Eszenak Ordu Gaztea ekimena du.
Hala, 30 urtetik beherako lagunek Kursaal Eszenak antolatutako kontzertu eta ikuskizunetarako sarrerak, Musika Familiakoak izan ezik, 3 eurotan eskuratu ahal izango dituzte Kursaaleko leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago
Info +
Suediar musikari hau hala pop mainstreamaren ikonoa, nola trip-hop-aren ataria izan da, hala planeta osoko erreferentzia, nola anonimatasun zalea. Don Cherry bere aitabitxia, zeina free jazzaren izen handietako bat baita, musikaren alorreko aitatzat hartuta (harengandik hartu zuen abizena), eta zenbait urtean alderrai ibili ondoren, Londresen besteak beste nerabezaroan, 80en bigarren erdian egin zituen lehen urrats serioak. “The infected” diskoan (1986) nabarmendu zen aurrenekoz, Matt Johnsonekin abesten duen duo batekin.