Mentes peligrosas
Sinopsia
Espainiako komedia eskolatik buru zorrotz, original, sortzaile eta arriskutsuenetako batzuk atera dira. Eta bazen garaia festa bat izan zezaten haien parean. Bere bizitzako lehen urtean 70.000 sarrera baino gehiago saldu ondoren, Mentes Peligrosas ohorezko matrikula errepikatzeko ilusioarekin ekingo dio ikasturte berriari, erabat berritutako ikuskizun baten baitan. Ahaztu ikasle ohien ohiko bilerak: oraingoan, batzen gaituena ez da iragana, baizik eta dena hautsi eta benetan garrantzitsua dena ospatzeko beharra… barrea!
Show berria, bakarrizketa berriak, gag berriak… Mentes Peligrosas itzuli da ahalik eta barre-festarik onena dela erakusteko. Álex Clavero, Leo Harlem, JJ Vaquero eta Eva Hache Kursaalera iritsi dira dantzatzera, afaltzera, edatera… Eta, batez ere, inoiz ez bezala barre egitera. Adimen distiratsuak, talentudunak eta arriskutsuak, berriro elkartzen direnak esperientzia paregabe bat sortzeko.
Iraupena: 90 minutu
Eragilea
Etiqueta Negra Producciones