“MAKUSI… Zer ikusi
Ume eta gaztetxoei zuzendutako unibertso berria ezagutu nahi? Zatoz apirilaren 26an, 19:00etatik aurrera, ikuskizun-aurkezpenera!
Pertsonaia eta saio berriak gertu-gertutik ezagutzeko aukera izango duzu: Potx eta Lotx pailazoak, “Power Up” telesaila eta “Kalaxka” magazina.
Horrez gain, “Go!azen”-eko protagonistek ikuskizun berezia eskainiko dute, bertaratzen direnen artean opariak banatuko dira, eta beste hainbat sorpresa prestatu ditugu!
Ez galdu hitzordua!”
* Ingurune egokia ziurtatzeko eta ikuskizunak irauten duen bitartean ongizatea bermatzeko, 12 urtetik beherakoak ezin dira ikuskizunetara bakarrik sartu. Adingabeek heldu batekin edo 16 urtetik gorako laguntzaile batekin egon behar dute uneoro.
Eragilea
EITB MEDIA, SAU