

PREZIOAK / PRECIOS
10€<40€
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.
Sarrerak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Euskadiko Orkestrak 24/25 Denboraldia inauguratu bezala itxiko du: Mahlerren sinfonia handi batekin. Mahlerrek 1905ean bukatu zuen 7. Sinfonia, beste sinfonia batzuen narratiba pertsonaletik urruntzen den garaipenezko lan bat: gauetik egunera bitarteko bidaia metafisiko bat proposatzen du, eta handik datorkio ezizena, gauaren abestia. Naturari buruzko sinfonia bat ere bada, Mahlerrek bi uda eman zituen-eta konposatzen Karintian, Worthersee aintziran, eta paisaia hori islatzen da. Hainbat urte geroago, konpositore bohemioak hau gogoratu zuen: «Arraunak uretan murgildu orduko, sarrerako gaia (edo, hobeto esanda, erritmoa, atmosfera) etorri zitzaidan».
Mahler: Sinfonía nº7, ‘Gauaren abestia’
Alexandre Bloch, zuzendaria
Eragilea
Euskadiko Orkestra