ATZERATUTA
Agenda aldaketak direla eta, Luis Cobos eta Donostiako Orfeoiaren “Música alrededor del Mundo” kontzertua, Musa Multimedia sustatzaileak programatua, atzeratu egin da. Data berria azaroaren 8 asteartean izango da, 20: 00etan.
Orain arte erositako sarrerek hitzordu berrirako balio dute.
Ezin bazara etorri, sarrerak itzultzeko eska dezakezu, eta zenbateko osoa itzuliko zaizu.
Sarrerak webgunearen bidez erosi badituzu, erosteko erabilitako banku-txartelaren bidez itzuliko dizugu zenbatekoa. Horretarako, mesedez, bidali mezu bat agenda@kursaal.eus helbidera, erosketarako erabilitako helbide elektronikoa eta eskaera-zenbakia zure mezuan adieraziz.
Sarrerak txarteldegian erosi badituzu, mesedez, joan zaitez Kursaaleko leihatilara zure sarrerekin itzulketaren zenbatekoa jaso ahal izateko.
Itzulketa eskatzeko epea: 2022ko irailaren 3 arte.
—
Lehen aldiz elkarrekin, LUIS COBOS eta DONOSTIAKO ORFEOIA. Gure musikaren nazioarteko bi izen handik MÚSICA ALREDOR DEL MUNDO (Music around the world) lanaren mundu mailako estreinaldia aurkezten dute, kontzertu zirraragarria, ikusgarria, oso erakargarria, artez eta emozioz betea. Zentzumenentzako gozamena.
Kontzertu honetan, Orfeoiak, beste behin ere, 125 urteko jarduera artistikoan zehar lortu duen aldakortasuna eta musika maila altua erakutsiko du, munduko auditorium onenetan barreiatuta eta zuzendari, orkestra eta artista onenekin lan eginez. Bere ekarpen diskografikoak 250 disko baino gehiago ditu, https://www.orfeondonostiarra.org/eu
Luis Cobosek bere kalitate musikal handia eta bere esperientzia artistiko eta profesionala eskaintzen ditu, urte askotan zehar munduko orkestra onenak zuzentzen, lau kontinenteetako auditoriorik ospetsuenetan. Orain arte, 20 milioi disko baino gehiago saldu ditu, batez ere Londresko Abbey Roaden The Royal Philharnonic Orchestrarekin grabatutakoak. https://www.aie.es/aie/organizacion /
MÚSICA ALREDOR DEL MUNDO askotariko obra eta abestiak eskaintzen ditu, bikainak eta beti txalotuak, hala nola: Verdi, MOZART, BIZET, MANCINI, BEETHOVEN, SOROZÁBAL, L.COBOS, VIVES, M. LABOA, RODGERS Y HAMMERSTEIN, BRETÓN, PORICIANA, PORRIKO HERRICAS, CASAIZALICAS, VAL.
Gaualdi ahaztezina, ORQUESTA SINFÓNICA DEL CANTÁBRICO eta JOSÉ ANTONIO SAINZ ALFARO DONOSTIAKO ORFEOIAREN zuzendari artistikoaren partaidetzarekin.
Kontzertu honek, gainera, izaera BENEFIKOA du; izan ere, haren ekoizpen-gastuak ordaindu ondoren, lortutako irabazi guztiak SALVAMÚSICA (grabatutako musika-ondarea babesteko irabazi-asmorik gabeko elkartea) elkarteak sustatzen duen proiektura bideratuko dira.
Eragilea
Musa Multimedia