

ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Bachen “Nekaldia San Joanen arabera” Leipzigeko San Nikolas elizan estreinatu zela 2024an beteko dira 300 urte. Barroko garaiko maisulana den honek, San Joanen Ebanjelioan oinarrituta, Jesusen agonia, heriotza eta berpizkundea erretratatzen ditu, bere emozioak eta sufrimendua islatuz.
La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel
Andrea Marcon, zuzendaria
Jakob Pilgram, Christian Wagner, Shira Patchornik, Sara Mingardo, Mirko Ludwig, Francesc Ortega, Guglielmo Buonsanti, bakarlariak
Egin zaitez ESZENA KIDE doan eta %10eko deskontua izango duzu kontzertu honetarako zure sarrera erosterakoan, beste hainbat abantailen artean.