Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

59 Jazzaldia / John Zorn & Quatrain & Suite for Piano

59 Jazzaldia / John Zorn & Quatrain & Suite for Piano

Kursaal Auditorioa

uztaila 2024
ostirala 26, 18:30

facebook  facebook

John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankorra eta polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, ekoizlea, saxofonista eta multiinstrumentista. Bere izena interprete, konpositore edo ekoizle gisa agertzen da ehunka albumetan. Genero ugari landu ditu: jazza, rocka, hardcorea punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisatua, soinu-bandak…

Aipatutako guztiaz gain, Zornek abangoardiako eszena baten katalizatzaile gisa dihardu, batez ere New Yorkekoa, non balio eta oihartzun handiko ehunka musikari kokatzen diren. Ez da ulertzen New Yorken egiten den jazza Zornen orbitan mugitzen den musikariren batek parte hartu gabe.

John Zornen Jazzaldiko emanaldi arrakastatsuek arrasto sakona utzi dute: 2013an Masada Marathon lanarekin, 2015ean Bladerunner Trio taldearekin eta 2019an Bagatelles Marathon taldearekin Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen urtean. Jazzaldiaren 59. edizio honetan Estatu Batuetako maisu handiaren musika izango da entzungai, eta sei talde arituko dira hiru egunetan jarraian, uztailaren 26an eta 27an Kursaal Auditorioan eta, 28an, Trinitate plazan.

Diéz 6 proiektuetan parte hartzen duten musikariak: Julian Lage, Gyan Riley, Brian Marsella, Jorge Roeder, Ches Smith, John Medeski, Matt Hollenberg, Kenny Grohowski, John Zorn eta Kenny Wollesen.

QUATRAIN
Julian Lage (gitarra), Gyan Riley (gitarra)

Julian eta Gyan gitarraren birtuoso nabarmenetako bi dira munduan. Zornen “Bagatelles” proiekturako elkartu ziren lehen aldiz 2015ean, eta duoko emanaldiak benetan esperientzia garrantzitsua dira, telepatikoa dirudien elkarrekintza batekin, detaile zehatz eta harrigarri ugarirekin, artifiziozko suz beteak.

2017ko “Midsummer Moons” CDa (Shakespeareren ilargi-irudietan inspiratua) Zornen lanik ederrenetako bat da. Oraingoan, Richard Hughesen A High Wind in Jamaica eleberri kezkagarri eta misteriotsuan inspiratutako musika joko dute. Konposizio misteriotsu eta beldurgarriak, errugabetasun arriskutsuz blaituak. Gozamena!

SUITE FOR PIANO
Brian Marsella (pianoa), Jorge Roeder (baxua), Ches Smith (bateria)

Goldberg bariazioetan eta Schoenbergen piano solorako musikan inspiratua, Suite For Piano Zornek musika klasiko eta tradizionalak egiten duen bertsio pertsonala da.

Zorn unibertsoko musikaririk konprometituenetako, bertutetsuenetako eta zaletuenetako batek interpretatzen du: Brian Marseillak. Bere hezkuntza-esperientziak – mundu klasikorako jazzegia eta jazz-mundurako klasikoegia – piano-jotzaile ezin hobea bihurtzen du Zornen poetika musikalerako.

Pianoaren, baxuaren eta bateriaren formatu klasikoa Jorge Roeder eta Ches Smithekin osatzen da. Ziur nago kontzertu ederra eta hunkigarria izango dela.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook