“Bakardadeen aurrean… Gipuzkoa, harremanen lurraldea “. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin batera antolatutako “HARIAK KANTUZ” Gabonetako ekitaldi artistiko-musikalaren II. edizioa.
Aurten, abesbatzen emanaldiez gain, “Hariak” mikro-antzerkiaren aurkezpena izango dugu, proiekturako berariaz sortutako lan originala. Gainera, arratsaldeko 17:00tik aurrera, hirugarren sektore sozialeko elkarteen topaketa bat egingo dugu, bakardadeak prebenitzeko eta horiei heltzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzeko, bai eta borondatez jarduteko eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko ere (ez da sarrerarik behar).
Kontzertua aldiz, arratsaldeko 18:00tan hasiko da (sarrera beharrezkoa da) eta amaieran, gizarte gisa moralki konprometitzen gaituen fenomeno bat izanik, bakardadeen inguruan hitz egiten jarraitzeko lunch bat partekatuko dugu,
Eskuratu zure gonbidapena eta ez galdu ekitaldia.
Eragilea
Adinberri Fundazioa