Hogei – Veinte
Kursaal, 20 urte elkarrekin.
20 urte emozioz, elkarrizketaz, ezagutzaz eta esperientziez beteta.
20 urte artistaz, profesionalez, musikariz eta pertsonaz inguratuta.
20 urte kulturaren, eraldaketaren, abangoardiaren eta magiaren bidaide.
Kursaal, 20 urte, eta beste askotarako!
Kursaalek etorkizunera begira ospatuko du 20. urteurrena. Auditorioko agertoki handian, zenbait artista bikain elkartuko dira, eraikinaren beraren urteko jardueraren erakusgarri. Ekitaldirako diseinatutako egitarauan, errepertorio klasikoaren dotorezia eta pop rockaren energia uztartuko dira, baita balletaren dotoretasuna eta abesbatzen indarra ere. Hainbat arlotako emanaldiak eskainiko dira Juan José Ocónen zuzendaritzapean. Alor horietan guztietan gero eta gehiago ari dira nagusitzen goranzko balioak eta emakumeak.
Orquesta Sinfónica de Euskadi
Orfeoi Gaztea
Juan José Ocón, zuzendaria
Lucía Lacarra, dantzaria
Elena Sancho Pereg, sopranoa
Izaro, abeslaria
Mikel Erentxun, abeslaria
Eñaut Elorrieta, abeslaria