Abenduan urtero egiten dugun bezala, aurten ere egingo dugu SUPER AMARAKO Eguberrietako Elkartasun Kontzertua. Aurten, jasotako dirua GIPUZKOA MINBIZIAREN AURKA (ASGICER) elkarteari emango diogu. Minbiziaren kontrako Jai Solidarioa. Minbiziak, une batean ez bada bestean, denoi ukitu digu noizbait bihotza.
SUPER AMARAk gipuzkoar guztien konplizitatea lortu nahi du aurten ere, Kontzertu hau musikaz eta umorez betetako elkartasunezko jai erraldoia izan dadin:
Gipuzkoan Minbizia ikertzeko gero eta funts gehiago irits daitezen eta gaixotasuna arintzeko urrats sendoak egiten jarrai dezagun.
Agur esaten digutenak gero eta gutxiago izan daitezen eta familiarengana eta lagunengana osasuntsu itzultzen direnak gero eta gehiago izan daitezen:
Abenduaren 14an, ostirala, elkartasunezko hitzordu berezia izango dugu Kursaalean 20:00etan, umorez eta musikaz lagunduta tarte atsegina igarotzeko. Artista handien kartelarekin eta hiru emanaldirekin.
Iparraldeko eta hegoaldeko ahotsak. Gure tradizioen onena entzungo dugu Anne Etchegoienen ahotsean, eta ondoren, Niña Pastori Cadizeko ahots handiarekin gozatuko dugu lehen aldiz Donostian. Indarrez eta arte ikusgarriz beteta etorriko da. Disko ugari saldu duen artista honek liluratu egingo gaitu arrakasta handia izan duten bere abesti guztiekin.
Ez da faltako jada jai honen enbaxadore bihurtu zaiguna ere, urtero Kursaalari barrea eragin eta umore ona ekartzen diona. Oscar Terol gurekin izango dugu berriro eta show berria dakarkio SUPER AMARAKO publiko leialari.
Zain izango gaituzue aurten ere kausa handi honen alde egiteko.
Iraupena: 2.30
Eragilea
Super Amara