Donostiako Kursaal Biltzar Jauregiak Euskal Hiriaren XXII. edizioa hartuko du azaroaren 27 eta 28an, Euskadiko hiriei eta lurraldeari buruzko eztabaida sustatzea helburu duen ekitaldia”.
“Elkarguneak: erronka emergenteak, erronka sozialak eta lurraldea” izenburupean, hiri-eremuek aurrez aurre dituzten aukeretara eta erronketara hurbilduko gara. Ikuspegi ezberdinetatik baina elkarri lotuta. Kongresu hau Eusko Jaurlaritzak antolatu du, ONU-Habitaten laguntzarekin, eta bertaratzea guztiz doakoa da.
2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat, Euskal Hiria plan eta politika publikoen definizioan ikuspegi tranbertsalak aplikatzeko beharrean zentratzen da, kasu honetan lurralde- eta hirigintza-antolamenduan. Lehen mailako adituek bost erronka emergenten ikuspegitik helduko diote gai horri: aldaketa demografikoa, klima, trantsizio energetikoa, hurbileko ekonomia eta turismoa. Zure zain gaude!
Joan nahi baduzu, gorde data eta eman izena hemen: https://www.euskadi.eus/2023ko-euskalhiria-kongresua/web01-a2lurral/eu/
Eragilea
Eusko Jaurlaritza