![Euskadiko Orkestra – Mozart / Bruckner](https://www.kursaal.eus/wp-content/uploads/2023/07/Abono08_572x336-572x336.jpg)
![](https://www.kursaal.eus/wp-content/uploads/2023/07/Abono08_1080x1080.jpg)
PREZIOAK
10€<38€
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.
W.A. Mozart: Concierto para piano nº20
A. Bruckner: Sinfonía nº7
Marie Jacquot, zuzendaria
Markus Schirmer, pianoa
Jacquotek hartuko du batuta Brucknerren sinfonia garrantzitsu, espiritual eta ospetsuenetako bati ekiteko.
Vienako Sinfonikoko zuzendari gonbidatu nagusi Marie Jacquotek, gaztetasuna eta heldutasuna aurrez aurre jartzen dituzten bi sorkuntzarekin egingo du debuta Euskadiko Orkestrarekin. Gaztetako jeinua Mozart izango da, haurtzarotik ospea lortu eta 29 urterekin Pianorako 20. kontzertua idatzi zuena. Markus Schirmer pianojole austriar ospetsu eta Grazeko Musika Unibertsitateko irakasleak interpretatuko du. Bestalde, Bruckner dugu: 60 urte izan arte ez zuen lortu nolabaiteko arrakasta nazioartean, 7. sinfonia estreinatu zuenean. Ospetsua da sinfonia hori idazten ari zela Felix Mottl zuzendariari bidali zion gutuna: «Bururatu zitzaidan maisua [Wagner] laster hilko zela agian, eta orduan Adagioaren gaia nigana etorri zen». Obraren iraupen amaigabea (70 minutukoa eta eragin wagneriar argikoa), Brucknerrek forma musikal handien bidez azaleratzen zuen espiritualtasun sakon baten zerbitzura jartzen da.
Eragilea
Euskadiko Orkestra