Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Euskadiko Orkestra – Lauzurika / Rachmaninoff

Euskadiko Orkestra – Lauzurika / Rachmaninoff

Kursaal Auditorioa

otsaila 2024
osteguna 15, 19:30

facebook  facebook

PREZIOAK 

10€<38€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

 

J. Haydn: Sinfonía nº8, ‘La noche’
A. Lauzurika: Chillida-Elogios (erabateko estreinaldia)
S. Rachmaninoff: 3. Sinfonia

Robert Treviño, zuzendaria

Eskultore donostiar handiari omenaldia bere jaiotzaren mendeurrenean; urrats bat gehiago euskal sorkuntzarekin dugun konpromisoan.

Beste efemeride batek markatzen du Denboraldiko bosgarren kontzertua: Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena. Eskultorearen omenez, Euskadiko Orkestrak Chillida-Elogios enkargatu dio Antonio Lauzurikari; Bernaolak Gasteizen sortutako konposizio-eskolan ikasi zuten egileen artetik garrantzitsuenetako bat da Lauzurika. Obrak SGAE fundazioaren eta AEOS elkartearen babesa jaso du. Estreinaldi absolutu horren testuinguruan, Robert Treviñok zeharo desberdinak diren bi obra zuzenduko ditu. Lehenengoa Joseph Haydnen Zortzigarren sinfonia da, egileak berak «Gaua» ezizena jarri ziona, eta trilogia bat osatu zuen 1761ean konposatutako Seigarren sinfoniarekin («Goiza») eta Zazpigarren sinfoniarekin («Eguerdia») batera; hala, eguneko aldien aldarteak islatzen dituzte trilogiako lanek. Sergei Rakhmaninoven Hirugarren sinfoniari dagokionez, eta bere obraren zati handi batean bereizgarri den hipererromantizismo bihurgunetsuarekin gertatzen den ez bezala, errusiarraren lanik klasiko eta baikorrenetakotzat jotzen da, batez ere alaitasuna eta umorea transmititzen dituen hirugarren mugimendu batengatik.

 

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook