BANAKAKO TOPAKETAK BASQUETRADE & INVESTMENT KANPO SAREAREKIN
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak – Basque Trade & Investmentek nazioarteko ordezkarien aholkularitza aditua eta euskal enpresaren nazioartekotzea indartzeko beharrezko tresnak jartzen ditu zure esku. Kanpora ateratzeko prozesu osoan, enpresa bakoitzaren neurrira prestatutako zerbitzuak eskaintzen ditu, erronka berriak irekitzeko, sendotzeko eta hazteko prozesua erraztuta.
Euskal enpresak Nazioartekotzeko Euskal Agentziako (Basque Trade & Investment) profesionalekin bildu ahal izango dira 24 herrialdetan, atzerrian dituzten negozioak bultzatzeko. Topaketak 30 minutuko elkarrizketak izango dira, aldez aurretik hitzartuta.
Nazioarteko ordezkariekin egingo diren topaketez gain, parte-hartzaileek BasqueTrade & Investment Bilbaoko sektore-arduradunekin hitz egin ahal izango dute, eta kanpoan hazteko estrategiak nola indartu azalduko dute.