Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

“El cascanueces”

“El cascanueces”

Kursaal Auditorioa

abendua 2016
astelehena 26, 20:00

facebook  facebook

Intxaur-hauskailua: Gabonetako ballet handia

Eszenografiaren eta jantzien ikusgarritasunak, bere istorioaren magiak, bertako irudimenezko pertsonaiek eta Txaikovskiren musika unibertsalak Gabonetako obra klasikoa bihurtu dute Intxaur-hauskailua, guztientzat egokia, bai umeentzat, bai helduentzat.

Umeentzako ipuin gisa kontatzen da: panpinek bizia hartzen dute Gabon-gauan, eta neskato protagonista abentura magikoetan murgiltzen dute. Balleta Gabonetako espiritua duen fabula bat da, eta iragandako haurtzaroaren miraz dihardu, baita helduen errealitatearen eta umeen ametsen munduaren arteko talkaz ere.

Ballet hau Txaikovskiren ezagunenetako bat da; Lev Ivanoven jatorrizko koreografia du, eta Marius Petiparen libretoa. Alejandro Dumasen testu batean oinarrituta dago, eta Dumasek, bestalde, E.T.A. Hoffmannen ipuin ospetsuan hartu zuen inspirazioa: “Intxaur-hauskailua eta saguen erregea”.

40 dantzari baino gehiago taula gainean jarrita, Royal Russian Balletak benetako ballet erromantikoaren edertasun osoa eta drama transmititzen ditu belaunaldi guztientzat egokia den klasiko denboragabe honen bidez.

Eragilea
Eurospectacles



Partekatzea
facebook  facebook