Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

CRYSTAL FIGHTERS

CRYSTAL FIGHTERS

Kursaal Auditorioa

urria 2024
osteguna 24, 19:30

35 €

facebook  facebook

ORDU GAZTEA

<30<30MIN/3€

Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.

 

Jakinarazten dizuegu, Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan, Crystal Fighters taldeak otsailaren 14an asteazkenarekin, ematekoa zuen kontzertua atzeratu egin dela, taldeak Espainiako hainbat hiritan barrena egitekoa zuen bira atzeratu baitu. Kontzertua izango da urriaren 24an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan, Kursaal Auditorioan.

Hasiera batean iragarri zen datarako erositako sarrera guztiak  baliagarriak izango dira data berrirako, inolako aldaketarik egin  beharrik gabe. Hala ere, euren sarreren zenbatekoa itzultzeko eskatu nahi duten lagunek kursaaleszena@kursaal.eus email helbidera idatziz egin dezakete euren eskaria (itzulketa eskariak otsailaren 14a baino lehen egin beharko dira).

Sentitzen ditugu atzerapen honek sor ditzaken eragozpenak.

 

Kontzertu hau euskal inspiraziodun eta mundu osoko musiken eragina duen banda alternatibo honek 2024ko otsailean “LIGHT +” estudioko bosgarren diskoa zuzenean aurkezteko egingo duen Europako biraren parte da. Euskal instrumentu tradizionalen eta elektronikaren arteko fusioan oinarrituta, disko horrekin jarraitzaileek ezagutzeko moduko soinu batera itzuli da taldea; datozen urteetan ziur asko jaialdietako klasiko bilakatuko diren abestien inguruan, zera dio taldeak: “gutariko bakoitzaren bizitzaren eta argiaren ospakizuna da, iluntasunean distiratzen duena”.

info +

Egin zaitez ESZENA KIDE doan eta %10eko deskontua izango duzu kontzertu honetarako zure sarrera erosterakoan, beste hainbat abantailen artean.

Eragilea
kursaal-eszena-mini

Komunikabide elkartuak



Partekatzea
facebook  facebook