Orkestra sinfoniko handia eta abesbatza
Ezinbestekoa bizitza, artea eta satira maite dutenentzat.
Carmina Burana 1937an estreinatu zen Frankfurten. Laurogei urte geroago, mundu osoko kontzertu-aretoetan jotzen jarraitzen du. Carl Orffen lanik ezagunenak hedonismoa, plazerak, bizitzeagatiko gozamena… ospatzen ditu, baina gizartearen kritika garratza ere egiten du.
Erdi Aroko poema batzuetan oinarrituta, Erdi Aroko bizitzaren eta heriotzaren kontzeptu tradizionalak azaltzen dizkigu.
Kontzertuaren egitaraua Beethovenen 5. sinfoniarekin osatzen da, musikaren eta sortzailearen handitasuna irudikatzen duen partitura: jenio sentimentala, asaldatua eta bizia.
Eragilea
NK PRODUCCIONES ARTÍSTICAS,