

ORDU GAZTEA
<30<30 MIN /3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
“Gallipoli” da Beirut talde estatubatuarraren azken diskoa. Izena Italiako herri txiki batetik datorkio: Zach Condon diskoa grabatzen ari zela, Erdi Aroko Gallipoli uharte gotortuan izan zen eta bertan prozesio bat ikusi zuen, haize-instrumentuekin batera santu bat herriko kaleetan zehar zeraman apaiz talde bat. Hurrengo egunean bertan disko osoaren logika gidatzen duen kantua idatzi zuen, bere doinu zahar eta berrien nahasketa gogora dakarren musika-lana.