Andres Suarez abuztuaren 22an izango da Donostian, #AS2020 birarekin, ‘Andrés Suárez’ izeneko zortzigarren diskoa aurkeztuz. Konpositore galiziarra inoiz baino indar handiagoz itzuliko da agertokietara argiz betetako hamar kantuko disko homonimoarekin, non artista inoiz egin ez bezala biluzten den.
Andrés Suárez gaztelaniazko autore abestiaren adierazlerik handienetako bat da, publiko eta kritika espezializatuak oso errespetatua. 2002an kaleratu zuen bere lehen lana eta ‘Desde una ventana’ (2017) azken diskoa kaleratu bitartean, Ferroleko artista metroan aritzetik Madrilgo Wizink Center-a betetzera pasa da, salmentetan lehen postuan egotera. Hazkunde horrekin batera, artistak bere hurbiltasuna eta benetakotasuna mantentzen jakin du, areto, antzoki eta esparru handietarako hain egokiak diren konposizioekin.
VIP sarrera:
Eserleku erreserbatua lehen bi ilaretan. Soinu-probaren azken tarterako sarbide esklusiboa eta artistarekin solasaldi informala. COVIDen egungo egoera dela eta, topaketa hau artistak egingo du eszenatokitik, segurtasun neurriak errespetatuz.
Eragilea
Get in