Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

EUSKADIKO ORKESTRA – ALDAVE / MAHLER

EUSKADIKO ORKESTRA – ALDAVE / MAHLER

Kursaal Auditorioa

urria 2024
asteartea 01, 19:30

facebook  facebook

PREZIOAK / PRECIOS

10€<40€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan. 

Sarrerak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.

Araoa da 24/25 Denboraldia egituratzen duten gaietako bat, eta agerian geratuko da Abonu Denboraldiko lehen egitarauan bertan, Pascual Aldaveren Akelarre balletaren zati batekin. Lesakako konpositoreak Pio Barojaren Urtubiko damari eskaini zion balleta, eta hura osatzen duten lau euskal rapsodietako bigarrenari helduko zaio; zehazki, kontakizunaren azken zatiari, zeinak sorginen bilkura eta dantza deskribatzen baititu. Ondoren, Robert Treviñok beste urrats bat emango du azken denboraldietan lideratu duen proiektu handian: Gustav Mahlerren ziklo sinfoniko osoaren interpretazioan. Oraingoan, 9. Sinfoniaren txanda izango da, osorik konposatutako azkena izan zena. Zehatz-mehatz, 1909an konposatu zuen, 1910ean bizitzari amaiera eman zion bihotzeko gaixotasuna diagnostikatu eta gero. Bruno Walterrek hilondoan estreinatu zuen, eta honela deskribatu: «agur baketsu bat; amaierarekin, lainoak zeruaren urdinean disolbatzen dira».

Aldave: Akelarre. Rapsodia vasca nº2

G. Mahler: Sinfonía nº9

Robert Treviño, zuzendaria / director

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook