

ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Urarekin lotutako hiru naziotako lau obra eskainiko ditu Akademie für Alte Musik Berlin ganbera taldeak. Errepertorio barrokoko pieza ezagunenetarikoa den Haendel-en “Uretako Musika” izango da protagonista. Bata bestearengandik erabat ezberdinak diren lau obrek ezaugarri komun bat dute: kolorez betetako soinu joria duen berlindar ganbera-taldearentzat idatziak dirudite guztiek.
Georg Kallweit, kontzertinoa eta zuzendaria
Haendel, Marais, Telemann, Delalande