

69 FESTIVAL DE SAN SEBASTIÁN
Kursaal Auditorioa
2021(e)ko iraila(k) 17 ostirala
2021(e)ko iraila(k) 18 larunbata
2021(e)ko iraila(k) 19 igandea
2021(e)ko iraila(k) 20 astelehena
2021(e)ko iraila(k) 21 asteartea
2021(e)ko iraila(k) 22 asteazkena
2021(e)ko iraila(k) 23 osteguna
2021(e)ko iraila(k) 24 ostirala
2021(e)ko iraila(k) 25 larunbata
Bederatzi egunez, Kursaala izango da Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia. Irailaren 17an hasiko da, Carlos Sauraren Rosa rosae laburmetraiaren estreinaldiarekin. Auditorioa eta Ganbera Aretoa ikusleei, filmetako talde artistikoei, prentsari eta zinemaz esperientzia seguru gisa gozatzeko mundu osoko langile akreditatuei harrera egingo dieten aretoak izango dira berriz ere, Zinemaldiak eta Kursaalak osasun-protokolo zorrotza diseinatu baitute.
Kursaalak Sail Ofiziala, New Directors eta Horizontes Latinos emanaldiak hartuko ditu nagusiki, baita inaugurazio eta itxiera galak ere, aurten Marion Cotillard aktore frantziarrak eta Johnny Depp aktore estatubatuarrak jasoko duten Donostia Saria emateaz gain. Horrez gain, zentroaren instalazioetan, besteak beste, prentsaurreko-aretoa, komunikazio-bulegoa eta The Industry Club, industriako profesionalentzako gunea egongo dira, egunotan Donostian elkartuko direnak.