Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

60 JAZZALDIA / YERAI CORTÉS

60 JAZZALDIA / YERAI CORTÉS

Kursaal Auditorioa

uztaila 2025
osteguna 24, 18:30

facebook  facebook

YERAI CORTÉS

Yerai Cortés (gitarra), María Reyes, Triana Maciel, Nerea Domínguez, Elena Ollero, Salomé Ramírez, Macarena Campos (palmak eta koruak)

Yerai Cortés (Alacant, 1995) flamenkoa lurralde ezezagun eta ernagarrietara eramaten ari diren artisten belaunaldi berri horretakoa da. Gaztea izan arren, ibilbide luzea egina du dagoeneko hainbat generotako artistekin kolaboratzen: flamenkoaren berritzaile eta urratzaileetatik hasita (Rocío Molina eta Niño de Elche) latitude desberdinetako musikarietara (Judeline, Ralphie Choo, Lola Índigo eta C. Tangana besteak beste); azken honi Sin cantar ni afinar bere biran lagundu dio. Yerai Cortés, bestetik, protagonista da La guitarra flamenca filmean; Antón Álvarezen (C. Tangana izenez ezagunagoa bere fazeta musikalean) opera prima honek aipamen berezia lortu du 72. Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean.

Guitarra Coral bere proiektu berriarekin, gitarrista gazte honek, palma jotzaileen koru batek lagunduta, lortu egin du flamenkoaren mugak zabaltzea. Klasikoaren, tradizioaren eta abangoardiaren ideia estetikoek bat egiten duten ikuskizuna izango dugu hau.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook