Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

60 JAZZALDIA  / HERMETO PASCOAL & GRUPO

60 JAZZALDIA / HERMETO PASCOAL & GRUPO

Kursaal Auditorioa

uztaila 2025
ostirala 25, 18:30

facebook  facebook

HERMETO PASCOAL & GRUPO

Hermeto Pascoal (teklatuak, akordeoia, te-ontzia, flauta baxua, body percussion, ur-katilua…), Itiberê Zwarg (baxu elektrikoa, perkusioa), André Marques (pianoa, flauta, perkusioa), Jota P. (saxoak, flautak), Fábio Pascoal (perkusioa, zuzendaritza), Ajurinã Zwarg (bateria, perkusioa)

Hermeto Pascoal konpositore eta multinstrumentista brasildar nabarmenaren musika lirikoa eta erromantikoa da batzuetan, eta zalapartatsua beste batzuetan; musika folklorikotik hasi eta musika futuristaraino doa, xumea eta barea izatetik zurrunbilotsua eta harrigarria izateraino. Bere seikoteak, 40 urte baino gehiagoz lagun izan duenak, instrumentu konbentzionalak erabiltzen ditu, besteak beste flautak, saxofoiak, teklatuak, baxuak, sintetizadoreak… baina baita asmatutako beste asko ere, esaterako kubo-estalkiak, te-ontziak, goporrak harriekin, ur-katiluak…

Hermeto Pascoal musikari autodidakta da, eta bere sorburu xumeetatik goratu zen nazioarteko ospera. Txikitatik garatu zuen musikarako gaitasuna, aitonaren errementaritzan, non burdinazko piezak bildu eta kolpatu ohi zituen, musika sortu nahian. Horrek ezohiko modu batean hurbildu zuen musikaren eremura; bere musikan, akordeen konexioak edo eskalak baino gehiago, tonuak dira hari gidaria. Pascoalentzat, Lurrean dagoen guztiari organikoki darion bizi-indarra da musika.

Benetako maisu eta ikono kulturala, ez dago Pascoal bezalako multinstrumentistarik, ez eta konpositorerik ere. Miles Davisek deskubritu zuenean Hermeto, “munduko musikaririk harrigarriena” zela adierazi zuen, eta bere diskoetan bildu zituen honen konposizioak. Hala, ez da harritzekoa Hermeto Pascoal “O Bruxo” (Sorgin) izenez ezaguna izatea, bere itxuratik harago.

 

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook