Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

60 JAZZALDIA  / ANDREW BIRD TRIO

60 JAZZALDIA / ANDREW BIRD TRIO

Kursaal Auditorioa

uztaila 2025
larunbata 26, 18:30

facebook  facebook

ANDREW BIRD

Andrew Bird (ahotsa, bibolina), Ted Poor (bateria), Alan Hampton (baxua)

Andrew Bird, abeslari, konpositore eta multinstrumentista estatubatuarra, ezaguna da biolinean erakusten duen maisutasunagatik, bere txistu-hotsagatik, eta folka, Jazza, indiea eta musika klasikoa bezalako generoak uztartzeko duen gaitasunagatik. Bere abestiek letra poetikoak eta moldaketa berritzaileak izan ohi dituzte. Bere musikak sofistikazio teknikoa eta Ipar Amerikako eta Europako tradizio folklorikoa konbinatzen ditu. Hala, sentsibilitate handia transmititzen duten disko erakargarriak dira bereak, erraz entzutekoak.
60. Jazzaldian Birdek bere azken diskoa aurkeztuko du, Sunday Morning Put-On (2024): aurretik egin duen beste edozein lanetik aldentzen den hau bidaia bat da denboran zehar, bizitza osoan maitatu duen musikara itzultzeko, XX. mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetako Jazzera eta klasiko eta estandarren kantutegi iparramerikarrera. Atal erritmiko magistral batek lagunduta, Ted Poor baterian eta Alan Hampton baxuan, Birdek bere egin eta sakon eraldatzen ditu bere musikan eragin sakona izan duten musikari gailenen pieza bikainak, tartean hauenak: Cole Porter, Duke Ellington, Lerner & Loewe, Richard Rodgers & Lorenz Hart… Bere hitzetan: “XX. mendearen erdialdera arteko Jazzaren garai jakin batekiko nire maitasuna etengabea izan da, nahiz eta nire lanak aldaketa asko izan, eta gehiena ez da Jazza. Bere liluraren pean egon nintzen garai hartatik zerbait urrundu nintzen, eta berriro murgildu nahi izan nuen.”

Bere sormenak mugarik ez duela eta, bere teknika bikainean oinarrituta, soinu pertsonal eta antzemangarria mantenduz generoak uztartu eta moldakorra izan daitekeela erakusten bi hamarkada baino gehiago daramatzan musikari hau ikusteko aukera paregabea.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook