Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

58 Jazzaldia / Ben Harper & The Innocent Criminals

58 Jazzaldia / Ben Harper & The Innocent Criminals

Kursaal Auditorioa

uztaila 2023
igandea 23, 18:30

facebook  facebook

Ben Harper & the Innocent Criminals

Ben Harper Kalifornian jaio zen, jatorri askotatik etorritako musikarien familia batean. Bere aitona-amonak Claremont’s Folk Music Center sortu zuten 1958an; denda-museo bat zen, ezin konta ahala instrumentu, disko, liburu eta artelan biltzen zituena eta Harperrek musikarekin izango zuen harremana markatuko zuena. Bere gurasoak musikariak ziren ere; ama abeslaria eta gitarrista; aita perkusionista. Bere haurtzaroa musikaz inguratua egon zen: soul, folk, reggae, country, blues, R&B, rock, hip hop, Jazz…

Jatorri horiekin eta musikaz blaitutako giro horretan, ulertzeko modukoa da zergatik hasi zen Harper gitarra jotzen eta, oraindik ume bat zela, nolatan murgildu zen blues eta countryren sustraietan. Horrela sakondu zuen Blind Willie Johnson eta Robert Johnson bezalako artisten musikan, artista garaikideagoak entzun eta miresten zituen bitartean, haien artean Bob Marley, Jimi Hendrix eta Taj Mahal, eragin handia izan dutenak berarengan.

Klub txikietan laster hasi zen bere musika interpretatzen eta jarraitzaileak erakartzen. Dena den, hainbeste miresten duen Taj Mahal ezagutu zuenean hartu zuen bultzada bere ibilbideak. Bluesman beteranoak, Harperren slide gitarrari darion soinuak miretsita, bira bat egitera eraman zuen berarekin.

Bira hari esker, Virgin zigiluak Harper fitxatu eta handik gutxira iritsi zen bere aurreneko diskoa, Welcome to the Cruel World (1994), kritikak txalotua. Hurrengo urtean, bere bigarren diskoa kaleratu zuen, Fight For Your Mind (1995), testuretan anitzagoa, non slide gitarrak oso presente jarraitzen duen oraindik. Bigarren lan horrekin, bira bat egin zuen banda eta artista batzuekin, haien artean Pearl Jam, PJ Harvey eta John Lee Hookerrekin.

Une hartatik aurrera, Harperrek, dagoeneko berezko ahotsarekin nabarmentzen den artistak, etengabe jarraitu du musika sortzen: bakarka; taldeek lagunduta —Innocent Criminals, Blind Boys of Alabama, Relentless 7…—; hasierako gonbidatu gisa, eta hainbat talderekin eta artistarekin lanean —John Lee Hooker, Gov’t Mule eta Beth Orton, R.E.M., Radiohead, Jack Johnson, Ringo Starr, Metallica, Mavis Staples, Pearl Jam, The Fugees, Charlie Musselwhite…—.

Bere estiloa eboluzionatzen joan da, eta erabiltzen duen kolore-paleta zabaltzera eraman du bere jakin-minak, artista osatuago eta anitzago bat izatera azken batean, baina betiere antzemangarri izateari utzi gabe, bere ahots leun eta hipnotikoarekin; bere gitarra espresibo eta zoragarriarekin; eta bere zuzeneko zirraragarriekin, kalitatean nekez gaindi daitezkeenekin.

Harper konpromiso politiko handi baten jabe da eta hori, batetik, bere proiektu sozialetan islatzen da, eta bestetik, bere abestien letretan, sarritan mezu aldarrikatzaileak helarazi eta gai zehatzei heltzen dietenak, esaterako, arrazen arteko harremanak, ingurumena, politika, bakea, erlijioa…

Bere azken diskoa, Bloodline Maintenance (2022), bere lagun Juan Nelsonen oroimenez eskainia da; Innocent Criminals taldeko baxua, 2021ean zendua. Harperrek, bere amarekin batera Childhood Home (2014) diskoa argitaratu zuenak, bere aitarekin duen harremanari buruz hitz egiten digun honekin osatzen du lan hura. Diskoak 11 pieza biltzen ditu, estiloak eta eraginak nahasten doazen bidaia batean barrena eramaten gaituztenak; horietan, besteren artean, esklabotasuna eta arrazismoa kritikatzen ditu, baina leku bat ere uzten dio 1970eko musikari, Jazzari, bluesari, eta soulari, giza harremanei eta maitasunari. Disko bikaina, musikari hauen eraginak jasotzen dituena: Bill Withers, Curtis Mayfield, Marvin Gaye, Sam Cooke eta Ted Hawkins; lehenaldian inspiratua, baina orainari zuzenean eta begietara finko begira.

https://www.facebook.com/benharper
https://www.instagram.com/benharper/
https://twitter.com/benharper
https://www.youtube.com/user/benharper
https://open.spotify.com/artist/45lorWzrKLxfKlWpV7r9CN

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook