SARRERAK
10€<35€
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.
EGITARAUA: Croissant, plié eta relevé
“Marie Antoinette”
J.Haydn
Sinfonía nº6 [24′]
Sinfonía nº7 [21′]
Sinfonía nº8 [23′]
Sinfonía nº73 (Presto) [5′]
Mélanie Levy-Thiébaut, zuzendaria
Malandain Ballet Biarritz
Berriz itzuli da dantza Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren programaziora, Malandain Ballet Biarritz konpainiarekin lankidetzan oraingoan ere. Izan ere, azken urteotan, fruitu ahaztezinak eman ditu, adibidez, Errauskine edo Ederra eta piztia. Oraingoan, beste emakumezko pertsonaia baten historia bisitatu dugu: Marie Antoinette. Thierry Malandainen koreografia du eta, horretarako, Joseph Haydnen lau lan hartu ditu musika-oinarri: 6, 7 eta 8. sinfonia goiztiarrak, ezizenez “Goiza”, “Eguerdia” eta “Arratsaldea” hurrenez hurren, baita 73. Sinfonia, “Ehiza” deitua. Gure Denboraldiaz gain Biarritzen eta Versaillesen ere aurkeztekoa den ikuskizunak Mélanie Levy-Thiébaut orkestra-zuzendaria izango du maistratzat, errepertorio koreografiko eta zinematografikoko espezialista handia.