Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 4 otsaila, 2025

  • Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Mar Morán (Nina Minasyanen ordez), Santiago Ballerini eta Juan Jesús Rodríguez buru dituen bakarlari taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO Abesbatza Lirikoa.

Otsailaren 4an, asteartea, 19:00etan, Giuseppe Verdiren "La Traviata" opera ospetsuak kontzertu dramatizatu bertsioan, irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN) arduratuko da alderdi instrumentalaz, eta abesbatza-zatiak, berriz, AGAO Abesbatza Lirikoak (Nafarroako Operaren Lagunak Gayarre Elkartea) interpretatuko ditu. Perry So, OSNko titularra, izango da musika-zuzendaria, eta Iñigo Santacana eszena-zuzendariak diseinatu du dramatizazioa.

Giuseppe Verdi (1813-1901), batez ere, bere operengatik da ezaguna eta, guztira, mota horretako 28 partitura utzi zituen. Verdiren piezarik ospetsuenetako bat izateaz gain, "La Traviata" lan ezohikoa da bere ekoizpenean, benetakoa bere izaera errealistagatik. Francesco Maria Piave libretistak Dumasen “La Dame aux camélias” aukeratu izanak garaiko zentsore veneziarren gaitzespena eragin zuen, Violetta gortesauaren eta Alfredo familia aberatseko gaztearen arteko maitasun istorioa kontatzen baitu. Pertsonaien nortasunean sakontzen duen drama intimista honek publikoa liluratzen jarraitzen du eta brindisaren eszena musikaren historiako ezagunenetako bat da.

Iñigo Santacana dramatizazioaren egilearentzat, Violettaren gatazkarik handiena denboraren aurkako borroka da. Hasieratik jabetzen da bere gaixotasunaz eta geratzen zaion denbora oso mugatuaz. Beraz, bizitza % 100ean bizitzea erabakitzen du, erreserbarik gabe, taburik gabe, aurreiritzirik gabe... harik eta Alfredo Germont ezagutu eta grinatsu elkar maitemintzen diren arte. Hainbesteraino non, une batez, denbora ere ahazten baitzaio Violettari. Baina zoriontasunak gutxi irauten die, Alfredoren aita iritsi eta bata bestearekin zoriontsu bizitzeko ametsak apurtzen diren arte, hain zuen. Horregatik, dramatizazio honetan operaren aurrerapena islatu nahi izan du Santacanak, eta, beraz, Violettaren amaiera hurbil eta tragikoa, atzerako kontaketa baten bidez islatuko du; horretarako, Violettari bere bizitzaren amaierara iristeko geratzen zaizkion noten kopurua, esku-hartzeen kopurua eta ekitaldien kopurua proiektatuko dira, besteak beste.

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]

“La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsioak irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Mar Morán (Nina Minasyanen ordez), Santiago Ballerini eta Juan Jesús Rodríguez buru dituen bakarlari taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO Abesbatza Lirikoa. Otsailaren […]

Kursaalek eta Miramar Jauregiak 2024 oparo bati amaiera eman diote, 345 ekitaldirekin eta 130.000 pertsonatik gora bilduz

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Miramar Jauregiak askotariko kongresu eta ekitaldien programazioa hartu dute 2024an, bilera profesionalak egiteko erreferentziazko egoitza direla bermatuz. Urtean zehar, bi egoitzetan 345 ekitaldi izan dira, eta hainbat sektoretako 130.000 profesionalek baino […]