Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

60 JAZZALDIA / OSCAR PETERSON CENTENNIAL CONCERT

60 JAZZALDIA / OSCAR PETERSON CENTENNIAL CONCERT

Kursaal Auditorioa

uztaila 2025
igandea 27, 17:30

facebook  facebook

OSCAR PETERSON CENTENNIAL CONCERT

John Clayton (kontrabaxua), Jeff Hamilton (bateria), Sullivan Fortner (pianoa)

2025ean, 100 urte beteko dira Oscar Emmanuel Peterson, jatorri kanadarra eta arbaso antillarrak zituen pianista eta konpositorea, jaio zenetik. 60 urte baino gehiagoz Jazz musikari garrantzitsuenetako bat izan zen. Peterson, 1975eko Jazzaldian aritu zena, 82 urte zituela hil zen 2007an, berdinik ez duen ondarea utzita, Jazza bezain betierekoa.

Ohore eta sari ugari jasotakoa (8 GRAMMY® sari, bere ibilbide osoari emandakoa barne), Peterson ─Duke Ellingtonek “teklatuaren maharaja” goitizena jarri zion─ Jazzaren historiako pianista onenetakoa da. Gainera, garai guztietako pianista emankorrenetakoa da, 500 grabazio baino gehiago egin eta 200 disko baino gehiago izenpetu baitzituen, bere talentuaren erakusgarri guztiak.

Montrealgo Little Burgundy auzoan jaioa, bere talentu itzelak, erabakitasun biziak eta artearekiko maitasun sakonak garai hartako Jazzaren sustatzaile handiena izandako Norman Granzen arreta erakarri zuten, Jazz at the Philharmonic sorzailearena, alegia. Carnegie Hallen haren ikuskizunetako batean gonbidatu sorpresa gisa aritzeko gonbidapena onartu ondoren, hogeita lau urte besterik ez zituela, Petersonek biran jarraitu zuen taldearekin, eta musikari gailenei lagundu zien kontzertuetan ─Ella Fitzgerald, Ray Brown, Roy Eldridge, Herb Ellis, Clark Terry, Lester Young eta Lionel Hampton besteak beste─.

Petersonek trebetasun ikaragarria zuen bere handitasuna moldatzeko lider eta bakarlari gisa, beste musikari eta bokalistekin batera aritzen zenean, modu sotil eta enpatikoan egiten zuen, besteei entzunez beti. Horrek ehunka grabazio bikainen eta artista mitikoen kolaboratzaile bihurtu zuen.

Petersonen ondarea bizirik dago oraindik, eta mundu osoko eskoletan irakasten da bere musika. Kelly Petersonen ahaleginei esker (Oscar Petersonen ondarearen ordezkari), hainbat grabazio-proiektu kaleratu dira, besteak beste, artxiboko hiru kontzertu argitaragabeak; Oscar, With Love proiektu dinamikoa piano soloan, nazioarteko izen handiko 16 pianistarekin bere konposizioak bere etxean bertan interpretatzen, bere Bösendorfer Imperial piano maitean; Suite Africa albumaren mundu mailako estreinaldia, John Claytonen jatorrizko moldaketekin; eta hainbat kontzertu Kanadan eta harago ere. 2025ean, bere ehungarren urtebetetzea izango zena ospatuko da, bere jaioterrian eta planeta osoan zehar egingo diren zuzeneko kontzertu hunkigarriekin. Ekimen horiek Petersonek inspiratu zituen artisten ekarpenekin aberastu dira, eta horien artean Kursaalean hari omenaldia egiteko arituko diren hiru musikari handiak aipa ditzakegu: John Clayton, Jeff Hamilton eta Sullivan Fortner.

John Clayton kontrabaxu, konpositore, moldatzaile eta ekoizle estatubatuarrak Grammy© sari bat irabazi du eta beste 9 aldiz izendatu dute. Milt Jackson, Count Basie, Diana Krall, Paul McCartney, Regina Carter, Dee De Bridgewater, Gladys Knight, Queen Latifah, McCoy Tyner, Yo-Yo Ma eta Charles Aznavour artistekin lan egin du, batzuk aipatzearren. Amsterdamgo Orkestra Filarmonikoko baxu nagusia izan zen 1980tik 1984ra. 1986an, Clayton-Hamilton Jazz Orchestra sortu zuen baita Clayton Brothersen boskotea biziberritu ere.

Jeff Hamilton Richmonden jaio zen, Indianan. 8 urterekin hasi zen bateria jotzen, eta Indianako Unibertsitatean eta gero John Von Ohlenekin ikasi zuen. 1974an suertatu zitzaion aurreneko aukera handia, New Tommy Dorsey Orchestrarekin jotzeko. Ondoren, Lionel Hamptonen bandara elkartu zen 1975era arte, John Clayton baxuarekin batera Monty Alexanderren hirukoteko kide egin zen arte. 1977an, Woody Herman and the Thundering Herd taldean sartu zen, eta hainbat grabazio egin zituen haiekin. 1978an, L.A.4n sartu zen, Ray Brown, Bud Shank eta Laurindo Almeidarekin batera, eta sei disko grabatu zituen. 1983tik 1987ra, emanaldiak egiten aritu zen Ella Fitzgeraldekin, Count Basie Orchestrarekin, Rosemary Clooneyrekin eta Monty Alexanderrekin. 1988an, Ray Brownen hirukotearekin elkartu zen. 1990etik 1995era, Oscar Petersonen laukoteko kide ere izan zen. Jeffek hainbat disko kaleratu ditu eta birak egin ditu bere hirukotearekin eta Clayton-Hamilton Jazz Orchestrarekin. Bere ibilbidean zehar Hamiltonek 300 grabazio baino gehiagotan parte hartu du.

Sullivan Fortner pianista eta konpositorea 4 urte zituela hasi zen pianoa jotzen bere jaioterri New Orleansen. Gero, organoa jotzen aritu zen bere amak korua zuzentzen zuen eliza baptistan, eta 13 urterekin New Orleans Center for Creativa Arts ospetsuan sartu zen. Ondoren, Oberlin Conservatory of Music-en ikasi zuen, eta Manhattan School of Music-en doktoratu zen. Harrezkero, GRAMMY sari bat irabazi du, 4 disko argitaratu ditu lider gisa, eta artista gailenekin lan egin du, besteak beste Wynton Marsalis, Paul Simon, John Scofield, Chief Ecutah, Dianne Reeves, Stefon Harris eta Theo Crokerrekin. 2018an eta 2021ean, Cecile McLorin Salvanti pianoan laguntzen aritu zen Jazzaldian, eta horrela ezagutu genuen musikari honen maisutasuna.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook