Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

60 JAZZALDIA / JAMIE CULLUM

60 JAZZALDIA / JAMIE CULLUM

Kursaal Auditorioa

uztaila 2025
asteartea 22, 20:00

facebook  facebook

JAMIE CULLUM

Jamie Cullum mundu osoan goraipatutako abeslari, konpositore eta multinstrumentista da, Jazz, pop eta rock estiloak uztartzen dituen modu paregabeagatik ezaguna. Agertokian erakutsitako dinamismoagatik eta talentu miresgarriagatik nabarmendua, Cullum Twentysomething (2003) diskoarekin egin zen ospetsua; Erresuma Batuko garai guztietako disko salduenetako bat izan zen.

Estudioko bederatzi disko kaleratuta, 10 milioi disko baino gehiago salduta eta 900 milioi streaming entzunaldi inguru lortuta, Cullumek egin duen ibilbide arrakastatsuari beste fazeta bat gehitu behar zaio: irrati-aurkezle saritua eta kontsolidatua da, eta BBC Radio 2n astero egiten duen programarekin milioi bat entzule baino gehiago ditu. Hamalau urtez eman dituen 750 saio baino gehiagotan, Jamiek artista handiak elkarrizketatu ditu, tartean Paul McCartney, Billy Joel, Paul Simon, Norah Jones eta Lars Ulrich, eta talentu berriak ezagutzera eman eta aurkeztu ditu, esaterako Laura Mvula, Gregory Porter, Ezra Collective eta Laufey.

Jazzaldian ondo ezagutzen dugu Cullum, aukera paregabea eskaini baitugu bere emanaldiekin gozatzeko, bakarkako kontzertuetan, bere bandarekin, big band batek lagunduta eta baita DJ gisa ere; Trinitate plazan, Kursaalen eta Zurriola hondartzan, 45.000 entzuleren aurrean; 2009an hogei bat urte besterik ez zituenean, 2013an, 2015ean Jazzaldiaren 50. edizioa ospatzen, eta 2024ko 60. edizio honetan.

Kasu horietan guztietan, musikari britainiar moldakorrak liluratuta utzi ditu entzuleak bere su agortezinarekin, alaitasun kutsakorrarekin, energia ikaragarriarekin, publikoarekin komunikatzeko duen gaitasunarekin eta gainezka egiten duen bere sinpatiarekin. Cullumek hunkitu egiten gaitu pianoan esertzen denean, crooner zaharren moduan abesten duenean, eta elektrizatu egiten du publikoa bere taldearen buruan jartzen denean. Darion karismak eta ahots imitaezinak Jazzak egun duen artistarik ezagun eta maitatuenen artean kokatu dute.

 

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook