Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 2 abendua, 2024

  • Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nina Minasyan sopranoa buru duen bakarlari taldea eta AGAO Abesbatza Lirikoa.
  • 2025eko otsailaren 4an izango da kontzertua

2025eko otsailaren 4an, asteartea, musika klasikoko hitzordu garrantzitsu batekin hasiko da Kursaal Eszenako denboraldi berria: Giuseppe Verdiren "La Traviata" opera ospetsuaren interpretazioarekin, kontzertu dramatizatua bertsioan. Nina Minasyan sopranoa, momentuko abeslari nabarmenetako bat Verdiren obrei dagokionean, Violetta izango da, Alejandro Dumasen "La dama de las Camelias" eleberrian inspiratutako piezaren pertsonaia nagusia. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN) arduratuko da alderdi instrumentalaz, eta abesbatzarako pasarteak, berriz, AGAO Abesbatza Lirikoak (Asociación Gayarre Amigos de la Ópera de Navarra) egingo ditu; bakarlari taldea osatzen duten kantariak dira Santiago Ballerini (Alfredo), Juan Jesús Rodríguez (Giorgio), Andrea Jiménez (Annina), Nerea Berraondo (Flora), Imanol Resano (Gastone), Jan Antem (Douphol baroia), Juan Laborería (Obignyko markesa) eta Mikel Zabala (Grenvil doktorea). Perry So, OSNko titularra izango da musika-zuzendaria, eta Iñigo Santacana eszena-zuzendariak diseinatuko du dramatizazioa.

Kontzertu honetarako sarrerak eros daitezke kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan, 70 €-tik 11 €-rako prezioan (% 10eko deskontuarekin Eszena Kideentzat).

Giuseppe Verdi (1813-1901), batez ere, bere operengatik da ezaguna eta, guztira, mota horretako 28 partitura utzi zituen. Verdiren piezarik ospetsuenetako bat izateaz gain, "La Traviata" lan ezohikoa da bere ekoizpenean, benetakoa bere izaera errealistagatik. Francesco Maria Piave libretistak Dumasen “La Dame aux camélias” aukeratu izanak garaiko zentsore veneziarren gaitzespena eragin zuen, Violetta gortesauaren eta Alfredo familia aberatseko gaztearen arteko maitasun istorioa kontatzen baitu. Pertsonaien nortasunean sakontzen duen drama intimista da: Violetta gortesau maitemindu bat da, bere bizitza aldatu eta familia aberatseko bere maiteari, Alfredori, eskaintzearekin amesten dueña; Alfredoren familiak, ordea, ez du bere maitasun-abentura babesten, haren izen onean orbana delako, euren ustetan; eta Violetta protagonistak duen gaixotasun larriak dramatismoa eta tentsioa gehitzen dizkio argumentuari. Horiek dira publikoa liluratzen jarraitzen duen melodramaren oinarriak eta brindisaren eszena musikaren historiako ezagunenetako bat da

“LA TRAVIATA”, VERDI (kontzertu dramatizatu bertsioan). 2025ko otsailaren 4a, Kursaal Auditorioa

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]

DANTZ NETWORK CONGRESS 2025

Musika elektronikoa eta berrikuntza Kongresu honek berrikuntzarekin eta inklusioarekin lotutako musika elektronikoaren topagune gisa kokatzen du Donostia. Hitzaldi, mahai-inguru eta emanaldien programa baten bidez, profesionalek eta artistek sektorearen erronkei buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu dituzte, […]

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]